KURSAAL

Kaixo denoi ! Gaurkoan biziki gustuko dudan txoko bat erakutsiko dizuet, Donostiko Kursaala. Gaurko post-erako eszenatoki ezin hobea dela iruditzen zait, nire ustetan hiriko leku ederrenetakoa baita. Baina beno, haritik gehiegi joan gabe, look-ari dagokionean, buruari buelta gehiegi eman beharrik eskatzen ez duen horietakoa da, erraza baina eraginkorra. Ez dago besteen gainetik nabarmenduko den jantzirik, baizik eta estilo ezberdinen nahasketak egiten du berezi. Hau da, beroki eta zapatila batzuk soinean eramanaz look perfektu bat sortu dezakegu oso dotore joateko gogo handirik ez dugun egun horietarako, “smart casual” edo…nork daki, jaja (dena den, ez dut uste nik asmatu dudanik, nonbait irakurri dut, zin dagizuet). Besterik gabe, espero dut gaurko post-a gustuko izatea, nire ideia hasiera batean igandero bat igotzea izan arren, post honekin ezinezko egin baitzait… Muxu potolo bat eta badakizue, eguraldi paregabe hontaz disfrutatzera! Izan ere, aspaldian azaroan horrelako egualdirik ez dugu izan eta armairuko jantzi guztiei mamia ateratzeko probetxuzko gerta dakiguke 🙂


¡Hola a todos! Hoy os traigo un rincón precioso a mi parecer, el Kursaal de Donosti. ¿Qué mejor escenario para un post que una de las muchas maravillas de esta ciudad? Pero bueno, que me enrollo, respecto al look de hoy, se trata de un conjunto muy básico que no requiere muchas vueltas a la cabeza, simple pero eficaz. No hay ninguna prenda que destaque más que otras, más bien es la mezcla de estilos lo que lo hace especial. Me refiero a que con un abrigo y unas zapatillas, podemos crear un look perfecto para los días que queremos vernos arreglados pero no nos apetece vestirnos demasiado elegantes ni ponernos unos tacones, “smart casual” como concepto jaja (os prometo que no me lo he inventado, lo he leído por algún lado…). Y poco más,  espero que os guste este post, que aunque mi idea al principio era subir uno cada domingo, con este se me ha complicado un poquillo… Un beso y a disfrutar de este buen tiempo que nos hace este año en pleno noviembre, aprovechad para sacarle partido a todas las prendas del armario 🙂

vale1

[Read more…]

GREY & DENIM

Kaixo denoi! Maddi naiz eta 20 urte ditut, momentu honetan zuzenbideko ikaslea naiz eta modazko blog bat irekitzea erabaki dut. Oso logikoa, ezta? Hain zuzen hori da gakoa, gauzek ez dute zertan logikoak izan, ez dute zertan nekagarriak eta aspergarriak izan, ez diogu zertan uko egin egunero abentura berriak bizitzeari, ez du merezi. Gauzek modu jakin batetara soilik funtziona dezaketela pentsatzea edota okerrago, sinestea, oker egotearen sinonimoa da, horrek eragingo duen bakarra geure burua gizarteak ezarritako kanon batzuenpean harrapatzea izango baita. Agian esango denarengatik, agian besterik gabe beldurragatik, edota sarritan alferkeri hutsagatik ere.  Horregatik, ametsak jarraitzen ez dituzten pertsona horiek egon ezean, edota hobe esanda, euren bizitzaz euren ametsa egiten duten horien faltan, sinetsidazue mundua are okerrago legokeela. Nik oker hura egin nuen, gizarte egituratuegi baten menpe erori nintzen, modu hipokritan libre den gizarte bat, konturatzerako zeure bizian emango dituzun urrats guztiak aurrez ezarriak dituena. Eta,  berak ezarritako  modus vivendi hori jarraitu ezean, ezer gutxi lortuko duzu bizitzan “zoriontsu” egingo zaituena. Esandako guztiagatik, gaurtik aurrera neure bizitza neure eran biziko dut, zerbaitetarako baita bakarra eta nirea. Egin dezadan, beraz, nire biziaz, nire ametsa. ~ Horrela ikasi nuen amesten, ametsak egi bihurtzen ~


Hola a todos! Me presento: soy Maddi y tengo 20 años, actualmente estudio Derecho y acabo de abrir este blog de moda. Todo muy lógico, ¿no? pues de eso se trata, no todo gira en torno a la lógica, a lo habitual o lo aburrido. Eso sólamente provoca que nos encasillemos y caigamos en el error de creer que debemos movernos dentro de esa casilla, sin salirnos, porque eso no va a agradar a todos, ¿verdad? Por eso, si no hubiera gente que persigue sueños, o mejor dicho, que hace de su vida un sueño, creedme que el mundo iría mucho peor. Yo ya caí en el error de quedarme atrancada en hacer lo que se supone que debes hacer en la vida para ser feliz, porque esos baremos se rigen-establecen desde el punto de vista de una sociedad demasiado estructurada, hipócritamente libre, la cual si no encajas en unos cánones, te da por perdido. Puede ser que sea por el qué diran, o simplemente por miedo, o inclusive nuestra amiga la pereza. Yo misma contaba con las tres cosas, pero desde hoy me dispongo a vivir la vida como a mi me apetezca, que para algo es mía y es una sola, bajo mis propias reglas, y a hacer de mi vida, mi sueño.


[Read more…]