LONGER THAN USUAL

Kaixo denoi!! Gaur dakarkizuedan look-a, nola ez, beste estilo nahasketa bat da, badakizue azkenaldian asko jotzen dudala horrelako konbinaketetara, hain zuzen errazak, erosoak eta goxoak iruditzen zaizkidalako. Look honen protagonista, zalantzarik gabe, jaka grixa da, askotan jantzi dut eta ez nau nekatzen, maitemindua nauka. Beraz, benetan, neguari aurre egiteko zerbaiten bila bazabiltzate zuen lookari indarra emateko eta ez bazaudete ziur, nire gomendioa jaka luzeak dira, mila estilotara egokitzen baitira. Eta gogoratu, ez duzu zertan hotzik pasa ondo jantzita joateko 🙂 Nire kasuan bufanda batekin konbinatu dut, jaka bezalaxe Zarakoa, hotzik ez pasatzeko, nahiz eta aitortu behar dizuedan argazkiak atera genituen egunean hotza baino gehiago beroa egiten zuela Zumaia aldetik. Besterik gabe, eta eskerrak emateaz ahaztu gabe, muxu potolo bat eta espero dut looka gustuko izatea!


¡Hola a todos! El look que os traigo hoy, cómo no, es una vez más un mix de estilos, ya sabéis que me encantan y que últimamente recurro mucho a ellos porque son fáciles, cómodos y calentitos. El protagonista por excelencia en este outfit es sin duda la chaqueta gris, ya me la he puesto unas cuantas veces y os prometo que no me cansa, la verdad es que me tiene enamorada. Por lo tanto, en serio, si estáis buscando una prenda para hacer frente al invierno y no sabéis muy bien el qué, os aconsejo este tipo de chaquetas largas, principalmente porque se acoplan genial a miles de estilos y son muy fáciles de llevar. Y recordad, no hace falta pasar frío para ir bien vestid@. En este caso yo he combinado la chaqueta con una bufanda también de Zara para no pasar frío, aunque os he de confesar que el día que sacamos las fotos en Zumaia hacía más calor que frío (mis mofletes lo corroboran). Sin más, y sin olvidarme como siempre de daros las gracias por haber entrado al blog, un beso enorme y espero que os guste el look 🙂

DSC01038

[Read more…]

BABY IT’S COLD OUTSIDE

Kaixo denoi!! Aste bat bera ere oraindik ez da pasa azken posta igo nuenetik eta jada hemen nauzue, ni ere harrituta nago. Dena den, gaurkoan dakarkizuedan look-a une honetarako ezin aproposagoa dela iruditzen zait, azkenaldian tenperatura baxuak baititugu, eta hemen elurra ere ari du! Hala, horrelako hotza egiten duenerako primeran etortzen dira plumiferoak (lumazko jaka hots egitea gehiegizkoa iruditzen zait), goxo goxo joateko. Halaber, askotan ez dakigu hauek konbinatzen edota gure estilora egokitzen, eta horregatik hain zuzen ez ditugu janzten eta mendira joaten garenerako gordetzen ditugu. Hau esanda, gaur erakutsi nahi dizuet plumiferoak estilo ezberdinetara egokitu daitezkeela, eta beraz, adibide bezala jartzearren leggings- edo mendiko botazaleak ez bazarete (sarritan horrela konbinatzen baititu jendeak estilo honetako plumiferoak), betiere estilo jantziago edo formalago batera ere moldatu dezakezuela. Hartara, nik nire Roxy-ko plumifero hau (Olentzerori eskerrak), praka beltz arrunt batzuekin, Hunter beltzekin eta poltso, bufanda eta txapela jantziago batzuekin konbinatu dut. Espero dut posta gustatzea eta muxu potolo bana!


¡Hola a todos! Todavía no ha pasado ni una sola semana desde el último post y ya me tenéis aquí, la verdad es que yo también estoy asombrada. De todas formas, el look que os traigo hoy es en mi opinión muy adecuado para estas fechas, ya que últimamente tenemos temperaturas muy bajas, ¡y aquí incluso nieva! De este modo, los plumíferos nos vienen de perlas para combatir el frío e ir abrigados. Aun así, muchas veces los reservamos en el armario para cuando vayamos al monte porque no sabemos cómo combinarlos o no acertamos al adecuarlos a nuestro estilo, y por eso, hoy os quiero enseñar que si no os gustan los leggins o las típicas botas de monte (que es como la mayoría tiende a combinar este tipo de anoraks), no tenéis por qué renunciar a usar un plumífero, sólo tenéis que intentar mezclar estilos mediante complementos más vestidos o formales. Dicho esto, yo he combinado mi plumífero de Roxy (gracias a Olentzero) con unos pantalones negros normales, las Hunter negras y un bolso, bufanda y gorro más vestidos. Espero que os guste el blog, ¡un beso enorme!

VALE1 [Read more…]

BLACK BLAZER

Kaixo denoi!! Lehenik eta behin, sentitzen dut igandean blogean sartu eta post berririk aurkitu ez zenutenongatik (ez baitzineten gutxi izan eta asko eskertzen dizuet 🙂 ). Dena den, gaurko postarekin konpentsatuko zaituztedalakoan nago. Izan ere, gaur look berezi bat dakarkizuet, batetik ni definitzen nauen estilo nahasketa ezin hobeto isladatzen duela iruditzen zaidalako, bigarrenik aspalditik aurkitu nahian nenbilen jantzi berri batez osatua datorrelako, eta hirugarrenik nigan asko ikusiko ez dituzuen bi elementu ere barneratzen dituelako. Ildo horretatik, beraz, outfitak kutsu elegante bat du, baina ez dio galtza bakeroz eta bota beltzez osaturiko eguneroko look eramangarri bat izateari uzten, horregatik diotsuet estilo nahasketa paregabea dela, zapatila batzuekin ere primeran doalarik. Horrez gain, aurretik aipatu dudan jantzi misteriotsuari helduz, askok asmatuko zenuten bezala, blazer-az (edo betidanik jaka moduan ezagutu dugunaz) ari naiz. Honako hau Zarakoa da, eta ez dakizue zenbat poztu nintzen horrenbeste urteren ostean ondo doakidan jaka bat aurkitzean, nire ustetan jauskera ederragorik ezingo luke izan. Pentsa, jaka berdina zurian erostekotan nago, eta prezioak atzera botatzen nauen arren, ziur nago erosi ezean ez dudala berriz honen antzekorik aurkituko. Amaitzeko, asko ikusiko ez dizkidazuen bi elementuei dagokienez, bata lepo altua eta bestea moñoa dira. Lehenengoa, gustatzen zaidan arren, ez baitzait erosoa iruditzen, eta bigarrena, berriz, nirekin asko ez doalako. Hala ere, zenbait look-ek ilea jasota eramatea eskatzen dutela deritzot, eta horregatik hain zuzen gaurko aukeraketa. Bihotz bihotzez espero dut gustuko izatea!! muxu potolo bat guztiontzat!!


¡Hola a todos! Antes de nada, lo siento mucho por todos aquellos que entrasteis el domingo al blog y os encontrasteis con que no había subido nada (no fuisteis pocos y os lo agradezco 🙂 ), debo confesaros que esta semana ha sido por vagancia. Aun así, creo que os puedo compensar con el post de hoy. ¿La razón? me atrevo a decir que el de hoy es un look especial, por una parte porque se trata de una mezcla de estilos que a mi parecer me caracteriza, por otra porque uno de sus componentes es una prenda que llevaba buscando mucho tiempo, y en tercer lugar porque me aporta dos elementos que no llegaréis a ver mucho en mí. Por lo tanto, como he dicho, el outfit tiene un aire elegante, pero a su vez no deja de ser un look de día cómodo formado por jeans y botas negras, por ello digo que para mí es la combinación perfecta de estilos, pudiendo ir igualmente muy del estilo sustituyendo las botas por unas zapatillas. Dejando eso atrás, la prenda misteriosa de la que os hablaba, como muchos habréis adivinado, es la blazer (o americana de toda la vida). Ésta es de Zara y no os podéis imaginar la alegría que me entró por todo el cuerpo cuando la encontré, porque como ya os he dicho, llevaba años buscando una y nunca encontraba “LA AMERICANA”, es decir, una que me convenciese del todo y a la vez me sentara bien. Es más, estoy pensando en comprarme la misma en blanco, y aunque el precio me echa un poquillo para atrás, sé que si no la compro no encontraré ninguna parecida. Para terminar, los dos elementos que no veréis mucho por aquí son el cuello alto y el moño. El primero, aunque me gusta, se me hace incómodo y agobiante muchas veces, y el segundo, no va mucho conmigo pero opino que hay looks que lo piden, como es el caso de hoy. Dicho esto, espero de todo corazón que os guste el post, ¡un beso y hasta la semana que viene!

vale4

[Read more…]

CAMEL CAPE

Kaixo denoi! Ohartu berri naiz beti postak “aspaldiko” hitzarekin hasten ditudala, eta hori hain zuzen hasiera batean igotzea pentsatzen nuen bezain beste look igotzen ez ditudalaren seinale da. Zergatik, baina? azterketak amaitu orduko nire herriko San Blas jaiak zetozen, segidan iñauteriak, eta betiko moduan unibertsitateko lanak. Beraz, hori guztia eguraldi txarrarekin batuta, blogerako argazkiak ezin atera ibili naiz. Baina beno, momentuz gaurko postarekin indartsu nator. Outfit hau igandean eraman nuen, ni neu nahiko tradizional izanda ezin falta igandeetan dotoretsuago janzteko joera hori (ez pentsa, hala ere txandalean pasatzen ditudan igandeak ere baditut :P). Ikus dezakezuen moduan, soinean Mangoko alkandora zuria eta Bershkako gona motza daramatzat, nolabaiteko “uniformedun ikasle britaniar” estilo kutsua hartuta, eta nola ez, horri takoi eroso batzuk gehituz hankak liraintzeko. Hori bai trikimailua neskak! Eta, gainetik, hotzari aurre egiteko Stradivariusen aurreko urtean erositako kapa jantzi nuen, kamel kolorekoa, nire gustukoenetarikoa, zuek zer deritzozue? Amaitzeko, poltsa (Zara) ere berria da, igandea zela eta ez nuen leku askoren beharrik, beraz, txikitxoa ederto etortzen zait horrelako egunetarako. Besterik gabe, eskerrik asko blogera sartzen zareten guztioi, muxu bana!! P.D: Ez ahaztu READ MORE sakatzeaz !


!Hola a todos! Me acabo de dar cuenta de que casi todos los posts los empiezo con la frase “hacía tiempo”, y eso quiere decir que no subo todo lo que me gustaría. ¿La razón? en cuanto acabaron los exámenes vinieron las fiestas de San Blas de mi pueblo, después los carnavales, y luego lo de siempre, los trabajos de la universidad. Entre una cosa y otra y sumándole a eso el mal tiempo que tenemos aquí en el norte, se me ha hecho imposible sacar fotos para el blog. Pero bueno, de momento vengo con ganas con el post de hoy. Este outfit es del domingo, a veces soy tradicional y sigo la manía de mi madre de vestirme un poco más elegante los domingos (no creáis, también tengo domingos de chandal como todo el mundo :P). Dicho esto, llevo puesta una camisa blanca de Mango y minifalda de Bershka, con un toque diríamos de “colegio británico”, agregándole unos tacones cómodos para estilizar las piernas, chicas, todas conocemos ese truco. Y, no podía faltar algo por encima para hacer frente al frío, como es esta capa color camel que me encanta y la compré el año pasado en Stradivarius. Para terminar, el bolso es nuevo, de Zara, y la verdad es que para los días como el domingo que no necesito mucho espacio para llevar cosas como puede ser entre semana, me viene de perlas. Sin más, muchas gracias a todos los que entráis a ver el blog, un beso enorme a cada uno de vosotros 🙂 P.D: no os olvidéis de darle a READ MORE !

bai1

[Read more…]

LEAVES

Kaixo denoi !! Herenegun azterketak amaituta eta jada bueltan naiz. Gaurkoan lehenengoz takoidun look bat dakarkizuet, sinplea dirudienari bizitasun pixka bat emateko. Jertseari dagokionez, hau sarritan ikusiko duzue blogetik, uda amaieran izugarrizko beherapenarekin erosi nuen eta negurako primeran datorkit, edozein estilotarako balio baitit. Dena den, esan bezala, protagonismo guztia takoiek eta poltsoak hartzen dute. Takoiak Donostiako “Aita” dendan erosi zizkidan nork eta nire aitak, jaja, a zer ironia, ezta? Baina beno, harira, nahiz eta nahiko altuak izan, gezurra badirudi ere, oso erosoak dira, takoi zabala dute eta. Eta amaitzeko, poltsa H&M-koa da eta gauza asko eraman behar ditudanerako erabili ohi dut, bestela normalean tamainu txikiagoko poltsak nahiago izaten baititut, erosotasunari begira batez ere. Hau esanda, mila esker blogari minututxo batzuk eskaintzen dizkiozuen guztiei, espero dut post-a gustuko izatea !! PD: 2016an post asko igotzeko irrikitan nago. Muxu haundi bat 🙂


¡Hola a todos! Antes de ayer acabé los exámenes de la universidad y ya estoy de vuelta. Hoy os traigo por primera vez en el blog un look con tacones, para avivar un poco lo que podría describirse como un look simple formado por unos vaqueros y un jersey. Con respecto al jersey, éste lo compré a finales de verano, como ya os podréis imaginar con un descuento increíble, y la verdad es que me viene de perlas en invierno, no me lo quito. Aun así, el protagonismo en el outfit de hoy lo llevan tanto los tacones como el bolso. Los tacones son de una tienda llamada “Aita” de San Sebastían, que significa “padre”, y ¿quíen más me los iba a comprar sino él? jaja. Pero bueno, al grano, aunque sean un poco altos, la verdad es que son de lo más cómodo, ya que tienen un tacón bastante ancho. El bolso es de H&M y lo uso cuando tengo que llevar bastantes cosas, ya sabéis que sino suelo usar bolsos más pequeños, sobre todo por el tema de la comodidad. Dicho esto, muchas gracias a todos los que dedicáis unos minutos al blog, espero que os guste el blog de hoy 🙂 ¡Un beso enorme!

pic2

[Read more…]

LEVI’S

Kaixo denoi!! Hemen naiz berriro ere, kostata baina beno, abixatu nizuen seguruenik denboraz larri ibiliko nintzela… Gaur dakarkizuedan look-a duela aste pare bat ateratako argazkiena da, jada abenduan sartuta eta manga motzetan…sinesgaitza. Badut gogoa bufandak, eskularruak eta txapelak janzteko, hotza masaietan sentitzeko, eta nola ez, gabonetako argiez gozatzeko (ume txiki bat bezala naiz bai, zer egingo diot…), baina beno oraindik negua soberan izango dugu, beraz, otsailean erakutsiko dizkizuet nire benetako neguko arropak, potolo potolo eta goxo goxoak diren horietakoak! Gaurko look-era bueltatuz, esan beharra dut praka hauek nire armairu osotik gustukoen ditudanak direla, eta kalitateak uff…zoratu egiten nau (Levi’s on batzuk dauden lekuan, soberan ditut nik Stradivarius, Zara eta horrelakoak jaja, baina badakizue, xoxik gabe gaudenean ederki jotzen dugu horietara, a zer erremedio). Besterik gabe, jeans hauek converse zuriekin konbinatzea gustatzen zaidala esan, kamiseta sinple batekin, honela oso look erraza baina eramangarria osatuz, eta nola ez, erosoa. Espero dut post-a gustatzea, eta badaezpada ere, eguberrion denoi!! Muxu potolo bat, aguuuuurrr 🙂


 ¡Hola a todos! Aquí estoy, por fin, pero bueno ya os dije que últimamente andaría muy justa de tiempo más que nada por los estudios… El outfit que os traigo hoy es de unas fotos que sacamos hace un par de semanas, para entonces ya habíamos entrado en diciembre y miradme, en manga corta, una cosa…increíble. Ya tengo ganas de ponerme bufandas, gorros y guantes, de sentir el frío en las mejillas, y cómo no, de admirar las luces de navidad (sí, disfruto como una niña, ¿y qué le hago? jaja), pero bueno, aún nos queda mucho invierno por delante, ya os enseñaré mi verdadera ropa de invierno allá por febrero, de esa gordita y calentita que tanto nos gusta a todos. Pero bueno, que me enrollo, volviendo al look de hoy, he de decir que estos jeans son probablemente mis pantalones preferidos por excelencia de todo mi armario, y la calidad…uff me mata  (donde haya unos buenos Levi’s, que me quiten el resto, así como Zara, Stradivarius… pero bueno, cuando andamos justill@s de dinero bien que nos hacen falta, así que me callo jaja). Sin más, deciros que me encanta combinar los Levi’s con converse blancas y una camiseta simple, creando un look simple pero a la vez muy fácil de llevar, y cómo no, comodísimo. Espero que os guste el post, y por si acaso, ¡feliz navidad a todos! Un beso enorme, aguuuuur 🙂

IMG_1936 - copia

[Read more…]

COMFY

Kaixo denoi! Hemen gaude (ta poztutzen naiz) beste aste batez, nork esango zukeen horren konstantea izango nintzenik…Dena den, orain abenduan sartu garela, jarraitasun hau mantentzeko gai izango ez naizenaren beldur naiz, izan ere badakizue, azterketak, lanak… bi hilabete nahiko lanpetuak ditut aurretik eta ez dut uste argazkiak ateratzeko denborarik edukiko dudanik, pena bat. Baina beno, beste bi post prestaturik ditut, horiek igoko ditut eta gero gerokoak. Gaurko look-ari dagokionez, nahiko bat-batekoa izan zen egun honetan argazkiak ateratzearena, eta horregatik ez nuen beste munduko ezer prestatu. Are gehiago, sekretutxo bat kontatuko dizuet, asteburu pasa joan nintzen eta kamiseta eramatea ahaztu zitzaidan, beraz, nire mutilari lapurtu behar izan nion… baina ez da horren gaizki geratzen, ezta? jaja. Jakari dagokionez, duela gutxi erosi nuen eta izugarrizko probetxua atera diot denbora gutxian, gaurkoan eguneroko look batean barnebildu dut, baina gerora erakutsiko dizuet gaueko look baterako ere oso aproposa gerta dakigukeela. Galtzak, berriz, aspaldikoak dira eta jakaren denda berekoak izan arren, hauek ez nituen gustuko izan hasierako momentutik. Beraz, zer egin nuen? belaunen partetik ebaki batzuk egin, ezberdinak izan zitezen behintzat… Ah! Eta zapatak ere berriak dira, aspalditik nahi nituen horrelakoak, espero dut gustatzea, baita post-a orokorrean ere!! Muxutxo bat 🙂


¡Hola a todos! Aquí estamos otra semana más, quién lo diría que iba a ser tan constante… De todos modos, ahora que hemos entrado en diciembre, creo que me va a ser más difícil mantener esta constancia, ya sabéis entre exámenes, trabajos… me esperan dos meses moviditos y bastante estresantes, por lo tanto no creo que vaya a tener mucho tiempo para poder sacar fotos, una pena la verdad. Pero bueno, no nos alarmemos que de momento tengo otros dos posts preparados, ya me preocuparé cuando llegue el momento. Respecto al look de hoy, fue bastante repentino y no me esperaba sacar fotos aquel día, así que no preparé nada del otro mundo… Además, por qué no, os voy a contar un pequeño secreto, me fui de fin de semana y se me olvidó por completo llevar una camiseta para el día de después, así que tuve que robarle la suya a mi novio, ¿tampoco queda tan mal no? jaja. Con respecto a la chaqueta, me la compré hace poco y la verdad es que le he sacado mucho provecho en poco tiempo, esta vez la he combinado de una forma muy informal, pero como ya os enseñaré más adelante puede resultarnos muy útil en un outfit de noche. Los pantalones, en cambio, son de hace bastante y son también de la misma tienda que la chaqueta, pero a diferencia de ésta, no lograron convencerme desde un primer momento, por eso les hice un par de rajas por la zona de la rodilla, para que quedaran más diferentes o llamativos… !Ah! y los zapatos son nuevos también, hace tiempo que quería unos de este estilo, espero que os gusten, así como el post en general!! Un beso 🙂

INSTAGRAM1

[Read more…]

IMAGINE

Kaixo denoi! Gaur dakarkizuedan look-a oso gustuko dut, ezberdina dela iruditzen baitzait. Beste behin nire betiko koloreetara jo dut, konbinatzeko errezenak direlako agian, alferra izan ohi naiz esnatu berritan…ja ja. Duela bi aste ostiral batean unibertsitatera joateko jantzi nuen, asteburua zetorrela eta pixka bat nire burua alaitzeko edo… Ez iezadazue galdetu zergatik baina jantzita daramatena gustuko dudanean alaiago sentitzen naiz, ez al zaizue gertatzen? Dena den, buruko zinta/durbantea Londresen erosi nuen klaseko lagunekin azterketen ondoren egin genuen bidaiatxoan, eta eskerrak erosi nuen! a zer nolako probetxua ateratzen diodan hotza egiten hasten denean… Besterik gabe, muxu haundi bat eta espero dut post-a gustatzea 🙂


Hola a todos! El look que os traigo hoy me encanta, será que me parece diferente o algo. Como veis, de nuevo me inclino hacia mis colores de siempre, el blanco y el negro, tal vez porque son los más fáciles de combinar (a las mañanas suelo estar más vaga que de costumbre… ja ja). Hace dos semanas me puse este conjunto para ir a la universidad el viernes, para alegrarme un poco ya que llegaba el fin de semana… No me preguntéis por qué pero cuando me pongo algo que me gusta y me siento bien con ello, es como si me encontrara más alegre o animada, ¿a vosotr@s no os pasa? De todas maneras, el turbante-cinta que llevo en la cabeza me lo compré en Londres cuando algunas amigas de clase hicimos una escapadita después de los exámenes finales, ¡y menos mal que me lo compré! menudo provecho le saco cuando empieza a hacer frío… Sin más, un beso enorme y espero que os guste el post 🙂

VALE4

[Read more…]

BLACK & WHITE

Kaixo denoi! Gaur badirudi garaiz nabilela, aspaldiko partez asteburu lasaiago bat izan baitut, eta beraz, gauza mordo bat egiteko aprobetxatu dut. Post hau nire egunerokotasunean eraman ohi ditudan jantzien islada da, hain zuzen ere ostiralean bertan unibertsitatera eraman nuen arropa baita gaur dakarkizuedana. Antzeman dezakezuen modura, look honek ez du misterio handirik eta gainera erosotasuna da nagusi, goizean goiz zer jantzi aukeratu behar dudanetan zuria eta beltza konbinatzera jotzen baitut. Eta are gehiago, Donostitik egun pasa egiteko intentzioa nuenez, takoiak niretzat pentsaezinak dira (duela urte batzuk ez nuen sekula horrelakorik esango, zahartzen noanaren seinale edo… jaja). Baina beno, besterik gabe, espero dut gustatzea!!! Muxu bana <3

P.D.: ni ere duela gutxi arte beldur nintzen gustuko nuena agian ez zelako besteek (lagunak, familia…) apropostzat jotzen zutena, baina nork nik baino hobe jakingo du zerk egingo nauen zoriontsu? anima zaitezte zuen buruei jartzen dizkiozuen muga horiek haustera, maite zaituenak zaren bezalaxe maiteko zaitu, nahiz eta hau sarritan ahazten zaigun. Hau zuzendua doan pertsonak badaki berarentzat doala mezu hau 🙂

P.D.2: Ohartu naiz jende askok ez dakiela post-ak eurek pentsatzen dutena baina luzeagoak direla, argazki gehiagorekin eta arroparen inguruko informazioarekin. Beraz, post-a oso osorik irakurri nahi baduzu ez ahaztu READ MORE botoia sakatzeaz (azpian ezkerretara).


Hola a todos! Hoy parece que llego a tiempo, y es que he tenido un fin de semana bastante tranquilito, de esos que hacía tiempo no tenía la oportunidad de disfrutar a tope. Este post es el reflejo de la ropa que acostumbro a llevar en mi día a día, y no podría ser más real porque efectivamente es la ropa que llevé el viernes a la universidad. Como podéis ver, es un look que no tiene mucho misterio y en él prima la comodidad, ya que cuando me levanto temprano a las mañanas y tengo que elegir qué ponerme, muchas veces tiendo a combinar blanco con negro. Respecto a los zapatos, tenía la intención de pasar el día en Donosti, así que en en este tipo de situaciones los tacones son impensables para mí (hace unos años jamás habría pensado que diría algo así, será que me hago mayor o algo… jaja). En fin, esto ha sido todo, espero que os guste! Un beso 🙂

P.D: hace poco yo también tenía miedo a hacer las cosas que me gustaban por lo que los demás (amigos, familia…) consideraban apropiado para mí. Pero, ¿quién más que yo misma va a saber qué es lo que me hará feliz y lo que no? por ello, animaos a romper todas las barreras que os vosotros mismos os poneís, porque el que te quiere  te querrá siempre tal y como eres, aunque muchas veces esto se nos olvide.

P.D2: me he dado cuenta de que muchas personas no saben que el post es más largo de lo que creen (con más fotos e información acerca de la ropa), por tanto acuérdate siempre de clickar READ MORE (abajo a la izquierda) para leer el post completo, sólo si quieres jaja.

vale1

[Read more…]

RED

Kaixo denoi !! Badakit aurreko igandeko post-ean bloga eguneratzea iganderoko gauza izango zela esan nuela, baina post hau erdibidean sartu dut, izan ere, ez dut besteak bezainbesteko mimoarekin egin (tamalez ikasketek denbora asko kentzen didate…) eta emaitza ere ez da igandeko post baterako gustatzen zaidan bezain ona. Behin hori esanda, look-ari dagokionez, horrelako outfit-ak egitea oso erraza da, hasiera batean oso oinarrizkoak diren jantziak aukeratzean datza, kolore beltz, zuri nahiz grisa bezalako koloreak erabiliaz batera, eta ondoren kolore biziak eta estanpatuak dituzten osagarriak gehitzen dizkiogu. Besterik gabe, espero dut gustatzea eta gogoan izan beti badirela ibilbideak non bakarrik nabigatu beharra duzun, beste inork zer esaten duen kontutan hartu gabe, zure ametsak egi bihurtu daitezen, helmugara iritsi aurretik hondoratu gabe. V.W.: “Todos mis buques son blancos –dijo Susan- Dispongo de una breve porción de libertad. Aqui pondré un faro… Uno navega solo: éste es mi barco”.


Hola a todos! Ya sé que en el anterior post os dije que lo de actualizar el blog iba a ser cosa de domingo, pero he decidido meter este post entre tanto, porque no lo he hecho con tanto mimo como los demás (por desgracia los estudios me quitan más tiempo del que me gustaría…), y por tanto, el resultado no me agrada todo lo que debería para poder subirlo el día principal que es el domingo. Pero bueno, sin enrrollarme más de la cuenta, respecto al look, es uno de esos outfits fáciles de lograr, por tanto que empezamos con prendas básicas de color normalmente negro, blanco o gris, y después metemos prendas más avivadas o coloridas, e incluso algún que otro estampado. Sin más, espero que os guste y tened en mente siempre este pequeño consejo: no dejéis que nadie dirija vuestra vida, sed navegantes de vuestro propio barco, y haced llegar a puerto todos vuestros sueños. V.W.: “Todos mis buques son blancos –dijo Susan- Dispongo de una breve porción de libertad. Aqui pondré un faro… Uno navega solo: éste es mi barco”.

vale2 [Read more…]