KURSAAL 2.0

Kaixo denoi!! Zer moduz? ni zeharo emozionatuta nago, bihar oporretara bainoa eta ez dakit nora! bai bai, ondo irakurri duzue, ez dakit nora noan, izan ere aitarekin joaten naizen bakoitzean aeroportura iritsi arte edota eskalaren bat egin behar badugu azken hegaldira arte ez dut jakiten helmuga zein den 🙂 Zin dagizuet jakin bezain laster sare sozialen bidez jakinaraziko dizuedala, ez dakizue nolako “moska” dudan! Baina beno, gaurko lookera bueltatuz, gogoratzen al duzue CHANGE izeneko posta? bertan honen estilo antzeko bat erakusten nizuen, baina oraingoan informalagoa egin nahi nuen, nola? zapata elegante haien ordez zapatilak eta soinekoaren ordez kamixeta basiko eta galtza motz lasa batzuk aukeratuz, baita boltso koloretsu bat ere, Donostira egun pasa eta asko ibiltzeko asmoarekin bagoaz erosotasunerantz jotzen baitut normalean. Besterik gabe, espero dut gustatzea eta eskerrik asko bai zuei eta baita nire Elitxuri ere beti argazkiak ateratzeko prest egoteagatik 🙂 Besarkada bero bat!


¡Hola a tod@s! ¿Qué tal estáis? yo estoy súper emocionada, mañana mismo me voy de vacaciones y ¡no sé a dónde!. Sí, habeís leído bien, cuando voy con mi padre nunca sé hacia dónde nos dirijimos hasta que llegamos al aeropuerto o incluso, si hacemos alguna escala, hasta que cogemos el último avión 🙂 Hace dos años fue Corfú, este año quién sabe, pero os prometo que en cuanto me entere os lo haré saber por alguna de mis redes sociales, ¡no sabéis la mosca que tengo! Pero bueno, volviendo al look de hoy, ¿os acordáis de el post llamado CHANGE? en él os enseñaba un estilo bastante similar a éste, sólo que en esta ocasión lo quería llevar hacia un terreno más informal. Para ello, decidí sustituir aquellos zapatos elegantes por unas zapatillas cómodas y el vestido por una camiseta básica y unos shorts holgados, y añadí un poco de colorido con el bolso. Ese día íbamos a andar bastante ya que fuimos a pasar el día a Donosti, es por eso que lo primero que busqué fue comodidad. Sin más dilación, espero que os guste el post y muchas gracias a vosotr@s por leerme y a mi amiga Eli por estar siempre dispuesta a sacarme las fotos 🙂 ¡Un abrazo enorme!

IMG_4292 [Read more…]

SOROTAN BELE

Kaixo denoi! Zer moduz? Badakit aspaldian ez dudala ezer igo nahiz eta oporretan egon eta denbora sobran izan, baina teknologia eta sare sozialak gustuko ditudan arren eurengandik aldentzea ere disfrutatzen dut, mugikorra alde batera utzi eta maite ditudan pertsonekin egotea, leku berriak ezagutzea, oro har BIZITZEA jaja. Eta, gaurkoan, hain zuzen, lagunekin arratsalde pasa kotxea hartu eta norakorik gabe abiatu gineneko look bat dakarkizuet, guztiz inprobisatuak izan ziren, beraz, bai outfita, bai lekua eta baita argazkiak ateratzearena ere. Ez dakit zuei ere gertatzen ote zaizuen baina niri askotan iruditzen zait look hobeagoak egiten ditudala 5 minututan janzten naizenean armairu aurrean ordu erdi pasatzen dudanetan baino, gaurkoa adibide. Hortaz, look honetan ez dago asko azaltzeko, instagramen jarraitzen nauzutenok ohartuko zineten jantzi guztiak aspaldikoak direla: gona bakero bat, alkandora zuria eta tonu marroi bereko zapata eta poltsa. Espero dut asko gustatzea 🙂 Muxu haundi bat !


¡Hola a todos! ¿Qué tal? Sí, lo sé, hace mucho que no he subido nada al blog a pesar de estar de vacaciones y tener tiempo de sobra, pero la verdad es que al igual que amo la tecnología y las redes sociales, también disfruto mucho de alejarme de ellas de vez en cuando, dejar el móvil a un lado y pasar tiempo con la gente que quiero, conocer nuevos lugares, etc… vamos, lo típico, VIVIR jaja. Y, en efecto, hoy os traigo un look que me puse para uno de esos días, en concreto aquél día mis amigas y yo cogimos el coche sin decidir el destino y nos propusimos parar donde nos apeteciese, y sin saber cómo ni por qué, llegamos a parar en Etxarren. Ya veis, por lo tanto, que todo fue improvisado, tanto el look, como el sitio, así como lo de sacar las fotos en sí. No sé si a vosotr@s os pasa pero muchas veces siento que hago mejores looks cuando improviso en 5 minutos que cuando me paso media hora mirando el armario, este outfit es el claro ejemplo de ello. En él, me podéis ver con una falda vaquera, una camisa blanca y zapatos y bolso del mismo tono de marrón (o por lo menos suelo intentar que sean lo más parecido posible), todo ello de hace bastante tiempo, los que me seguís en instagram probablemente ya os habréis dado cuenta 🙂 Sin más dilación, espero que os guste y un beso enorme!

IMG_4185 [Read more…]

POMPEII

Kaixo denoi!! Gaur dakarkizuedan looka nire herritik lagunekin buelta bat emateko jantzi nuen, horregatik da hain zuzen horren erosoa eta sinplea, ileari begira ere ohartuko zarete dutxatik atera berri, ez plantxarik ez bestelako produkturik bota gabe irten nintzela kalera, baina beno, bizitzako egoera guztietarako look ezberdinak erakustea da azken finean helburua, goazen, beraz, outfita aztertzera. Esan bezala, erosotasuna bilatzen nuenez, bakeroak aparte utzi nituen eta praka lasago batzuk bilatzen jarri nintzen, azkenean marradun hauek aukeratu nituelarik, eta egia esan nahiz eta ez ditudan sarritan jartzen, oso gustuko ditut. Ildo beretik jarraituz, takoiak ere pentsaezinak egin zitzaizkidan, zapatila batzuk behar nituen, beraz. Dena den, ez nuen betikora, hau da, zurira edo beltzera jotzeko gogorik, horregatik zapatila beige hauek lookari ezin hobeto zihoazkiola iruditu zitzaidan. Hauek konkretuki Pompeii izeneko markakoak dira, eta honi dagokionean zapatilen kalitatea nabarmentzeaz gain asko erakartzen nauen zerbait da 22 urteko lau gaztek aurrera eramandako proiektu bat dela, horrek erakusten digularik gazteok ere ekintzaile izan eta arrakasta izateko aukera badugula gogor lan eginez gero 🙂 Behin hori esanda, azkenik, lookari kamixeta zuri basiko bat gehitu nion praken kolore antzeko detailetxoak dituena eta ia ni baino urte gehiago dituen poltsa bat zapatilen kolorearekin (eta geroago gehitu nion bixerarenarekin) bat zetorrena, izan ere ez baita gomendatzen gure looketan kolore gehiegi nahastea, gehienez hiru edo lau. Bukatzeko, ezpainetako kolorea ere lookaren harmoniarekin bat joan zedila bilatu nuen, makillajea ere daramagun outfit eta estilora egokitzea ere garrantzitsua baita, horregatik pentsatzen aritu naiz ea blogean gomendatzen ditudan eta inolaz ere gomendatuko ez nituzkeen makillaje eta bestelako edergailuei buruzko postak igo edota orain arte bezala modan bakarrik zentratu, eta momentuz azken honekin bakarrik jarraituko dudala erabaki dut, dena den zuek beheko iruzkinetan makillajeari buruz hitz egitea gustatuko litzaizuekeela idatziko bazenidate ni prest negoke! Besterik gabe, muxu haundi bat eta eskerrik asko 🙂


¡Hola a todos! Hoy os traigo un look que escogí para salir a dar una vuelta por mi pueblo con algunas amigas, es por eso que busqué que el look fuera cómodo y fácil de llevar, incluso podréis observar que llevaba el pelo un poco alborotado, y es porque no me hice nada, ni planchas ni productos, salí a la calle tal cual salí de la ducha. Pero bueno, uno de los objetivos de este blog es compartir con vosotros todo tipo de looks para todo tipo de situaciones del día a día, así que….¡empecemos analizando el look de hoy! Ya que, como os he dicho, buscaba comodidad, me olvidé de los vaqueros y busqué unos pantalones más holgados, con lo cual me topé con éstos en mi armario, y aunque no los uso demasiado la verdad es que he de decir que me encantan. Siguiendo el mismo patrón, los tacones se me hicieron impensables, por lo tanto necesitaba unas zapatillas, pero no quería que fueran ni blancas ni negras, quería combinar los pantalones de distinta forma a lo que habituaba, y justamente estas de color beige de la marca Pompeii me vinieron de perlas. Respecto a la marca, aparte de destacar su calidad, algo que me llama mucho la atención es que se trata de un proyecto que pusieron en marcha cuatro jóvenes de 22 años, por lo que creo que el mensaje que nos puede transmitir esto es que los jóvenes también pueden emprender y tener éxito 🙂 Dicho esto, siguiendo con el look, añadí una camiseta blanca básica con detalles del mismo color que el pantalón y un bolso – que probablemente tiene más años que yo – del mismo color que las zapatillas (y del gorro que más adelante añadí al look), ya que recomiendan no mezclar demasiados colores un un mismo conjunto, máximo tres o cuatro. Para terminar, también quise que el color de los labios siguiera la armonía del look y del estilo relajado que quería transmitir, porque opino que adaptar el maquillaje al look o estilo que llevamos en cada momento es siempre un gran acierto. Es por ello que me he planteado si subir algún post al blog hablando sobre el maquillaje que yo recomiendo y el que jamás me volvería a comprar, pero de momento creo que seguiré centrándome sólo en la moda, a no ser que me escribáis abajo en los comentarios que os gustaría que os hablara sobre maquillaje, ya sabéis que yo estaría dispuesta 🙂 Sin más dilación, un beso enorme a todos y muchísimas gracias por leerme!

IMG_3959 [Read more…]

CHANGE

Kaixo denoi!! Gaur igandea denez ezin zen post berria falta, eta a ze posta dakarkizuedan! Izan ere, ikusiko duzue ohikoa baino luzeagoa dela, baina look honek hala eskatzen zuela iruditzen zait, bai aldagarria delako eta beraz jantziekin jolasteko aukera ematen digulako eta baita jantzi berberekin estilo edo outfit ezberdinak lortu ditzakegula ere erakusten digulako. Behin hori esanda, oinarrian looka osatzen duten jantziak zera dira: soineko/kamixeta luze basiko bat, alkandora bakero bat, larruzko jaka gorria eta azkenik zapata beltzak ondo ematen dutenak kolore bereko poltsarekin. Ikusi dezakezue jantziek ez dutela misterio handirik, koloreak aparte utzita nik esango nuke denok ditugula horrelakoak geure armairuan, gakoa, ordea, horiekin jolastea da, hau da, jantziak berberak izan arren ezberdinak direnaren sentsazioa ematea. Honela, argazkietan ageri den moduan, ohartuko zarete alkandora gerrira lotzeak ukitu ezberdin bat ematen diola lookari soinekoa besterik gabe jantziko bagenu baino, eta horri jaka bat gehituta looka zeharo osatzen dugu, ez al duzue uste? Dena den, beroa egiten badu eta jaka egun osoan zehar besotik zintzilik eraman nahi ez badugu, bixera batekin, alkandora gerrian dugula, normaltasunetik pixka bat ateratzen den look bat ere lortu dezakegu. Esandakoaz gain, alkandora gerrian izatearen beste abantaila bat da jaka eraman ez eta iluntzan hotza pasako ote dugunaren beldur bagara, alkandora gerritik askatu eta gainetik janztea besterik ez dugula egin behar, horrelalooka apaintzeaz gain freskatzen duenerako beste funtzio bat ere betetzen du. Espero dut posta zertxobait lagungarri/erabilgarri izatea eta baita gustuko izatea ere 🙂 Muxu potolo bat !!


¡Hola a todos! Hoy ya es domingo y cómo no, no podía faltar un nuevo post 🙂 Pero no os traigo un post cualquiera, el de hoy es un post un poco más largo de lo habitual, ya que a mi parecer el look así lo pedía, ahora entenderéis por qué. Como podéis ver las prendas no son nada del otro mundo y hasta me atrevería a decir que, dejando atrás los colores, todos las tenemos en algún rincón de nuestro armario, y es que el look se compone de prendas tan simples como un vestido/camiseta larga básica, una camisa vaquera, una chupa y unos zapatos a juego con el bolso. Así pues, la clave está en jugar con ellas de manera que aun siendo las mismas parezcan diferentes al combinarlas de distinta manera. De esta forma, como podéis apreciar en las fotos, yo he intentado jugar con la camisa, atándomela a la cintura, ya que así le damos un toque especial al look que si llevásemos tan sólo el vestido, y después he añadido la chupa para que el outfit fuera más completo, por así decirlo. Sin embargo, si hace calor y no queremos cargar con la chaqueta en el brazo todo el día, podemos usar una gorra que también haga que el look se salga un poco de lo normal. Pero además, otra de las ventajas que tiene el llevar la camisa atada a la cintura es que si tenemos miedo de pasar frío una vez que oscurezca, sólo tenemos que vestirnos la camisa, así de simple, por lo tanto no sólo cumple la función de adornar el look sino que también de calentarnos si empieza a hacer fresqui 🙂 Sin más, espero que el post os sea de ayuda, aunque sólo sea un poquito, pero sobre todo espero que os guste. ¡Un beso enorme!

DESENFOKAUTA [Read more…]

CROPPED

Kaixo denoi!! Hemen naiz aspaldiko partez, jada azterketak amaituta eta blogarekin aurrera egiteko gogotsu. Gaurkoan duela hilabete eta erdi inguru Zumaiako portuan ateratako argazki batzuk dakarkizkizuet, betiko estilo nahasketari jarraituz osaturiko look batekin. Honetan, nola ez, ezin zen nire Zarako blazer beltza falta (lasai egon uda partean ez da eta blogean asko azalduko, baina esan nizuen bezala azkenean zurian ere erosi nuen jaja, ez zaizue, beraz, amesgaiztoa hain erraz amaituko), baina horrekin batera orain arte ikusi ez duzuen jantzi berri bat dakarkizuet, hain zuzen aurten horren modan jarri diren cropped galtzak. Hauek, nire ustetan, joko asko ematen dute eta mila eratara konbina daitezke estilo guztiz ezberdinetan (takoi finekin, zapatekin, sandaliekin, zapatilekin…), gainera edozein koloretan eta ehun mota ugaritan aurki genitzake. Nireak bai forma eta bai ehunagatik gehiago jotzen dute sport estilora, gerrira hobekiago egokitzeko ere goma baitute, baina ehun zurrunagoko jantziagoak diren batzuen bila nabil, beix kolorekoak edota kolore bizikoak, nork daki, agian estanpatu batzuk ere eror daitezke. Litekeena da gehienok hauen berri izatea, baina hala ez balitz kuxkuxeatzera animatzen zaituztet, hartara galtza hauen barietateaz jabetuko zarete eta beharbada zuen gustukoak diren batzuk topatuko dituzue 🙂 Espero dut looka gustuko izatea eta mila esker bloga irakurtzeari denbora eskaintzen diozutenoi! Muxu bat!


¡Hola a todos! ¿Qué tal? Aquí estoy por fin, después de mucho tiempo, recién terminados los exámenes de la universidad y con ganas de darle un poco de caña al blog. Hoy os traigo unas fotos que sacamos en el puerto de Zumaia hace aproximadamente un mes y medio, con un look que se podría decir que sigue la temática de los anteriores: la mezcla de estilos. En él, cómo no, no podía faltar mi blazer negra favorita de Zara (no os preocupéis porque no la veréis mucho por el blog durante el verano, pero como ya os dije al final me la acabé comprando en blanco, por lo tanto no cantéis victoria porque la pesadilla aún no se os ha acabado jaja), la cual he combinado con una prenda que se ha puesto muy de moda este año y no se ha podido resistir a mi armario, los pantalones cropped. En mi opinión dan mucho juego ya que se pueden combinar de mil maneras y se acoplan genial a estilos totalmente diferentes (con tacones finos/gordos/cuñas, sandalias planas, zapatillas…), además que los podemos encontrar de todos los colores y tipos de tela. En lo que se refiere a los míos, he de decir que tiran más a sport tanto por el tipo de tela como por la forma, son holgados y cuentan con una goma para ajustarse mejor a la cintura, pero como ya os he dicho los hay de muchas formas, telas y colores, por lo que si aún no los conocíais os animo a cotillear, seguro que encontráis alguno que os guste 🙂 Yo estoy buscando unos de tela más rígida y tal vez de color beige, o algún color vivo, o quizás algún estampado, quién sabe jaja. Sin más dilación, espero que os guste el post y gracias a todos los que me leéis, un beso enorme!

DSC02080

[Read more…]

BRACES

Kaixo denoi!! Zer moduz zaudete? Udaberriak ez al zaituzte alaiago jartzen? niri behintzat bai jaja 🙂 Gaurkoan duela bi aste inguruko argazkiak dakarkizkizuet, lagunekin egun pasa Zumaiara joan nintzenekoak. San Telmora joan ginen eta egia esan looka ez zen aproposena horretarako, baina tira, okerragoa izan zitekeen, takoiak eduki nitzakeen jaja. Hariari helduz, outfit honetan jantzi berezi bat duzue ikusgai, zein ote? ziur nago jada ohartuko zinetela, nola ez tirantedun prakez ari naiz. Egia esan armairura gehitu dudan azkenekotariko erosketa da, eta hauekin milaka konbinazio datorkizkit burura, joko asko ematen baitute. Horietako bat, hain zuzen, gaurkoa duzue, kamisa laso bat eta zapata plataformadun batzuekin konbinatu dudalarik, outfitari berezitasun puntu bat ematen dion kapelarekin batera. Eta, amaitzeko, lookaren harmonia begiratuta horrekin bat egingo zuten poltsa eta berokia gehitzen saiatu nintzen. Espero dut posta gustuko izatea, muxu potolo bat!!


¡Hola a todos! ¿Qué tal estáis? ¿Acaso no os pone más content@s la primavera? a mí por lo menos sí 🙂 El look que os traigo hoy es de hace dos semanas cuando mis amigas y yo decidimos pasar el día por Zumaia. Fuimos a visitar San Telmo, y la verdad es que no fue precisamente el look más apropiado ni cómodo, pero podría haber sido peor, podría haber llevado tacones jaja. Pero bueno, al lío, estoy segura de que ya os habéis dado cuenta  de mi nueva adquisición, y sí, estoy hablando de los pantalones con tirantes. He de decir que es una de las últimas incorporaciones a mi armario, pero eso no quita para que ya tenga pensadas muchísimas combinaciones, creedme que dan mucho juego. Y, en efecto, una de esas combinaciones de las que os hablaba es ésta que os traigo hoy, es decir, los pantalones junto a una camisa holgada y unos zapatos con plataforma, añadiendo un sombrero para dar ese toque especial. Sin embargo, tampoco podían faltar un bolso y un abrigo, así que intenté seguir la armonía del outfit y en base a eso elegí este bolso estilo colegiala, que para las que me preguntaron ahora mismo tenéis en Bershka uno parecido, y el abrigo de SheInside que ya me habéis visto también anteriormente. Sin más dilación, espero que os guste el blog y un beso enorme!!!! 🙂

IMG_3183

[Read more…]

YELLOW & COMFY

Kaixo denoi! Zer moduz zaudete? Utzi asmatzen… oporrak bukatzear daudelako burumakur? ba altxa itzazue buru horiek oporrak bukatuta ere egun bakoitza azkena balitz bezala bizi behar baita 😉 Baina beno, harira, gaurkoan look inprobisatu bat dakarkizuet, azkeneko momentuan zer jantzi ezin erabaki eta look eroso bat jaztea erabaki nuen egunari aurre egiteko. Horrela, txinatar estiloko praka beltz batzuk aukeratu nituen (bai, handi xamar ditudanez gerriko baten beharra izan nuen, eta bai, gerrikoa ere handia dut jaja) eta kolore bereko jertxe bat gehitu nion. Aitzitik, total look beltz bat izatea nahi ez nuenez, kolore grix jazpeztatuko blazer eta boltso hori batekin osatu nuen outfita. Egia esan azkeneko honek lookak eskatzen duen kolore puntu hori ematen diola iruditzen zait, ez al da ala? Besterik gabe, espero dut posta gustuko izatea eta badakizue iruzkinen bat uztera animatzen bazarete ongi etorria izango dela 🙂 Muxu potolo bat!!


¡Hola a todos! ¿Qué tal estáis? Dejadme adivinar… ¿un poco tristes porque llega el final de las vacaciones? pues corred y levantad esos ánimos que hay que aprovechar cada día como si fuera el último 😉 Pero bueno, al lío, hoy os traigo un look improvisado, y es que andaba sin saber qué ponerme como siempre a última hora y necesitaba un outfit cómodo para hacer frente al día movidito que me esperaba. Por lo tanto, escogí unos pantalones chinos (sí, me quedan un poco grandes y por eso me puse un cinturón, y sí, éste también lo tengo grande jaja) y les añadí un jersey del mismo color. Sin embargo, no quería un total look negro, así que opté por ponerme por encima una blazer jaspeada con tonos grises y un bolso amarillo chillón. La verdad es que me parece que este último le da al outfit ese toque de color que pedía. Sin más dilación, espero que os guste el post y que sepáis que si os animáis a dejar un comentario será muy muy bienvenido 🙂 Un beso enorme a tod@s!!!

IMG_3554 [Read more…]

GREY AND BLACK CAP

Kaixo denoi!! Zer moduz? ziur nago ezin hobeto zaudetela, oporrak denok eskertzen baititugu 🙂 Gaurkoa post berezia duzuelakoan nago. Izan ere, duela gutxi animatu nintzen biserak erabiltzera baina esan beharra dut emaitza izugarri gustuko dudala eta beraz, ziurrenik behin baino gehiagotan ikusiko nauzuela horrelako batekin. Behin hau esanda, outfitari erreparatuz, ohartuko zineten ez dela look guztiz informal bat, hau da, ez dut sudadera eta zapatilekin konbinatu, hain zuzen ere inprobisatu egin nahi bainuen eta bota beltz eta jantzi estuekin nola geratuko litzatekeen ikusi. Dena den, aurreneko aukera ere ez dut baztertzen baina bisera honen koloreek beste zerbait eskatzen zidaten, ez dakit ondo azaldu naizen, jaja. Baina beno, horrez gain ez dago ezer askorik azaltzeko, gainontzeko jantziak sarritan erakutsi baitizkizuet aurreko postetan. Hala, espero dut posta gustuko izatea nik egun hura Zarautz bezalako herri eder hartan disfrutatu nuen bezalaxe. Muxu bero bat guztioi 🙂


¡Hola a todos! ¿Qué tal? seguro que estáis genial, las vacaciones se agradecen, ¿no es así? 🙂 Hoy os traigo un post especial, y es que hace poco que me atreví a usar gorras y el resultado me ha dejado más que satisfecha, por eso no dudo en que me volveréis a ver con una pronto. Dicho esto, ¡vayamos con el look! Ya os habréis dado cuenta de no es un outfit del todo informal, es decir, claro que no iría a una entrevista de trabajo con esto, pero tampoco lo he combinado con una sudadera y zapatillas. ¿La razón? quería probar. Es decir, no descarto una combinación como la que he mencionado, pero los colores de esta gorra me pedían algo más, no sé si me explico, jaja. Pero bueno, no tengo mucho más que decir, ya me habéis visto el resto de las prendas en los anteriores posts. Por lo tanto, espero que os guste el post tanto como yo disfruté de las preciosas vistas que nos brinda siempre Zarautz. Un beso enorme para todos 🙂

DSC01649

[Read more…]

-SEA-

Kaixo denoi! Aurreko asteburuan goiz pasa ezin hobea egin genuen Zumaia partetik eta eguraldia gure alde genuenez ezin nuen argazki batzuk ateratzeko aukerarik galdu, beraz, hau da emaitza. Lookari dagokionez, ibiltzeko asmoa genuenez zapatilak janztea erabaki nuen eta hortik hasita erabaki nuen gainontzekoa. Hala, eta esan bezala eguzkia irten zenez, nire bi gona luze gustukoenetako bat jantzi nuen goitik alkandora beltz batekin konbinatuz, zapatilek outfitari ematen zioten informaltasunarekin oreka bat egon zedin. Horrekin batera, nire ezinbestekoak diren larruzko jaka eta Zarako boltsoa ezin ziren falta. Besterik gabe, espero dut posta gustatzea eta muxu potolo bat !!


¡Hola a todos! El fin de semana pasado fuimos a pasar la mañana a Zumaia y ya que el tiempo estaba de nuestro lado no podía perder la oportunidad de sacar algunas fotos. Respecto al look, ya que teníamos intención de andar bastante decidí ponerme unas zapatillas para ir cómoda y básicamente el resto del outfit partió de ahí. De esta manera, me puse una de mis dos faldas largas favoritas combinada con una camisa negra, para contrarestar el toque informal de las zapatillas. Además, no podían faltar mis indispensables, es decir, la cazadora de cuero y el bolso de Zara que tanto me habéis visto. Sin más dilación, espero que os guste el post y un beso enorme a todos 🙂

DSC01188 [Read more…]

COCO MADE ME DO IT.

Kaixo denoi! Zer moduz zaudete? Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi nizkizuen Facebookeko orrialdeari “atsegin dut” eman diozuen guztioi, ez bainekien zein erreakzio izango zuen eta asko poztu ninduen zuen erantzunak. Era berean, honen berri ez zenutenoi orrialdea ireki dudala jakinarazi nahi nizuen, post berria igotzen dudan bezain pronto bertan abixatuko baitut hemendik aurrera, eta beraz, jakinaren gainean egon nahi baduzue, jakin Madmamia duela izena. Hori atzean utzita, gaurko lookari dagokionez, aurretik erakutsi nizuen Zarako blazera dakarkizuet beste behin, baina guztiz ezberdina den jantziekin konbinatuta. Hala, lepo luzeko poloa testu bat duen kamiseta informal batekin ordeztu dut, eta Levi’s -ak pitillo batzuekin, takoi handi batzuk ere barneratu ditudalarik. Egia esan oso look erraza da, guztion eskura dagoena, izan ere ia seguru nago guztiok ditugula horrelako jantziak armairuan. Horrela, ohartuko zineten gaurko jantzi ia gehienak aurretik jada erakutsiak ditudala blogean, eta beraz, elementu berria nolabait esateko zapatak dira, duela bi urte Zaran erosi nituen eta izugarri gustatzen zaizkit, baina aitortu beharra dut ez direla guztiz erosoak. Horrez gain, nahi izanez gero eta looka bereziagoa izan dadin, nik egin bezala txapel bat gehi diezaiokezue, betiere horiek eramanda eroso sentitzen bazarete zeuen buruarekin 🙂 Besterik gabe, muxu potooooolo bat eta espero dut posta gustuko izatea!


¡Hola a todos! ¿Qué tal estáis? Antes que nada, quería agradeceros a todos los que le disteis “me gusta” a la página de Facebook, puesto que no sabía cuál iba a ser la reacción y he de decir que me sorprendió gratamente. De la misma manera, quería también informar a aquellos que no lo saben sobre la nueva página, la cual se llama Madmamia, así que si os gusta el blog y queréis permanecer atentos a nuevas publicaciones, lo tendréis más fácil de esta manera ya que voy a ir avisando siempre por mediante la página de aquí en adelante. Dicho esto, con respecto al look de hoy, nuevamente os traigo la blazer de Zara que os enseñé, pero combinada de manera totalmente diferente. De esta manera, he reemplazado polo de cuello alto por una camiseta informal, y los Levi’s por unos pitillos con roturas por la parte de las rodillas, agregando unos tacones un poquillo altos esta vez. La verdad es que se trata de un look facilísimo que cualquiera puede ponerse, ya que sólo pide prendas básicas que me aventuraría a decir que tod@s tenemos en el armario. Por lo tanto, ya os habréis dado cuenta de que la mayoría de prendas las he enseñado anteriormente en el blog, siendo los zapatos por decirlo de alguna manera el nuevo elemento, aunque de nuevos tienen poco porque los compré en Zara hace un par de años, y aunque me encantan he de confesar que no son los más cómodos. Aparte de esto, podéis también agregarle al look un sombrero, como he hecho yo, para darle un toque más especial, siempre y cuando os sintáis cómodas con él (muy importante). Sin más dilación, un beso enorme y espero que os guste el post de hoy 🙂

IMG_2765 [Read more…]