TXORI HEGALAK

Kaixo denoi!! Zer moduz? Gaur dakarkizuedan looka oso berezia eta erromantikoa da, pozik sentitzen zaren egun batean jartzen duzun horietakoa dela ere esango nuke. Gainera, sinplea da oso, egia esateko gehiegi pentsatu beharrik ez nuen izan, eta agian horregatik gustatzen zait horrenbeste jaja. Soinekoa Zarakoa da, zapatak Stradivarius-ekoak (aspaldikoak) eta kapela lagun bati lapurtu nion, eskerrikasko rubia (@elietxeberria)!. Besterik gabe, espero dut argazkiak eta looka gustuko izatea, nik behintzat bistak disfrutatu nituen eta. Muxu potolo bat!


¡Hola a tod@s! ¿Qué tal? El look que os traigo hoy es muy especial y romántico, de esos que te pones en un día feliz. Además, se trata de un conjunto fácil y simple, sin pensar demasiado, tal vez sea por eso que me gusta tanto jaja. El vestido es de Zara, los zapatos de Stradivarius (old) y el sombrero se lo robé a mi rubia por excelencia (@elietxeberria) 🙂 Sin más dilación, espero que os gusten tanto las fotos como el look, yo por lo menos disfruté de las vistas. ¡Un beso enorme!

[Read more…]

#LOOK5

Kaixo denoi!! Zer moduz? Gaurkoan Oskarbikoekin batera egindako photoshootaren azken emaitzak dakarkizkizuet, aurretik erakutsitako look guztietatik asko aldentzen dena. Izan ere, outfit hau takoi altuez osatua dago, aspaldiko partez. Kasu honetan, takoi beltz hauen forma ikusita, izugarri gustatzen zaizkidan tubozko gona bat gehitzea erabaki nuen, beltz kolorekoa hori ere, oinarrizko kamiseta txuri batekin batera (kolore biziak, bai jauna jaja). Lekua ere bitxia da, badaezpada ez galdetu. Besterik gabe, espero dut bai gaurkoa eta bai orain arteko look hauek gustatu izana 🙂 Dena den lasai, oraingoan bloga ez dut alde batera utziko, hemendik aurrera normaltasunera bueltatuko gara! Muxu potolo bat!


¡Hola a tod@s! ¿Qué tal? Hoy os traigo el último look de la mano de Oskarbi, el cual se aleja bastante de lo que os he enseñado hasta ahora. Y os diréis, ¿por qué? Pues porque esta vez os traigo…¡unos taconazos! Sí, hacía mucho que no enseñaba unos así en el blog y la verdad no sé por qué, porque me encantan, pero me encantan aún más, como ya sabréis, las faldas de tubo. Así pues, escogí una negra a juego con los zapatos y por encima una camiseta básica blanca (colores vivos sí señor jaja). El sitio también es curioso, mejor no preguntéis. Sin más dilación, espero que os hayan gustado tanto este como los últimos posts 🙂 Y tranquilos, no quiere decir que vaya a dejar el blog de lado, todo volverá a la normalidad de aquí en adelante. ¡Un beso enorme!

[Read more…]

#LOOK4

Kaixo denoi!! Zer moduz? Hemen nauzue beste aste batez, gezurra badirudi ere, Oskarbiren eskutik osaturiko look berri batekin 🙂 Gaurkoan, eurek utzitako zapaten artean gustukoen ditudanak dakarkizkizuet, seguruenik nire estilora gehien gerturatzen direlako. Bada, ikus dezakezuenez, takoi baxu eta beige koloreko sandalia batzuez ari naiz, egun osoa jantzita eramanda ere etxera hankako minik gabe iristeko plazerra ematen duten horietakoak. Kasu honetan, aurreko lookean bezala, edonork armairuan dituen oinarrizko jantziekin osaturiko look batekin konbinatzea erabaki nuen, hau da, jeans batzuk eta kamiseta txuri bat, atzealdean lokarrien detailea duena. Eta, gutxi irudituko balitzaizue, ez ahaztu eguzkitako betaurreko batzuk beti direla outfit ororentzat osagarri paregabea, beraz, aprobetxatu orain eguraldia lagun dugula. Besterik gabe, espero dut gustuko izatea eta datorren astera arte! Muxu potolo bat <3


¡Hola a tod@s! ¿Qué tal? Aquí me tenéis, otra semana más, por muy sorprendente que parezca, dispuesta a enseñaros otro look de la mano de la zapatería Oskarbi. Esta vez os traigo un conjunto compuesto a raíz de lo que, a mi parecer, son los zapatos más bonitos que me dejó la zapatería, seguramente porque son los que más se asemejan a mi estilo. Os hablo, como podréis apreciar, de unas sandalias color beige y tacón bajo, perfectas para salir a andar durante todo el día y poder llegar a casa sin dolor de pies, lo cual se agradece. Así pues, decidí combinarlas de la manera más simple posible, al igual que hice la vez pasada, con prendas que tod@s tenemos en nuestro armario: unos pantalones vaqueros y una camiseta blanca, la cual tiene en la parte de atrás el detalle de las cuerdas. Y, en caso de que os sepa a poco, no olvidéis que unas gafas de sol siempre son el perfecto complemento para todo look, así que aprovechad el buen tiempo ahora que lo tenemos de nuestro lado. Sin más dilación, espero que os guste mucho y… ¡hasta la semana que viene! Un beso enorme <3

[Read more…]

#LOOK3

Kaixo denoi!! Zer moduz? Hemen nauzue berriro ere, beste aste batez, Oskarbikoek utzitako zapatekin osaturiko hirugarren look batekin. Kasu honetan, ikusi dezakezuenez, iazko udaz geroztik tendentzia izan diren “lokarridun sandaliak” dakarkizkizuet, hau da, hanketan lotzen diren horietakoak. Baina, nola konbinatu? Nik modu sinplean egitea erabaki nuen, hots, jeans batzuk eta alkandora txuri bat soilik gehituz. Dena den, outfitari punttu bereziago bat ematearren, zapi bat ere jantzi nuen gerriko gisa. Besterik gabe, espero dut posta gustuko izatea eta muxu handi bat!!! 🙂


¡Hola a tod@s! ¿Qué tal? Aquí me tenéis, una semana más, con otro look — el tercero, para ser exactos — de la mano de la zapatería Oskarbi. En esta ocasión, como podéis ver, os traigo un tipo de zapato que ha sido tendencia desde el verano pasado: sandalias que se atan a la pierna. Pero, ¿cómo combinarlas? Yo esta vez opté por un outfit muy simple, es decir, unos vaqueros y una camisa blanca, pero eso sí, con un pañuelo a modo de cinturón para dar un toque más especial a nuestro conjunto. Sin más dilación, espero que os guste mucho el post 🙂 ¡un beso enorme!

[Read more…]

#LOOK2

Kaixo denoi!! Zer moduz? Hemen natorkizue berriro ere, esan bezala, Oskarbiko zapatekin osaturiko beste look batekin. Oraingoan erronka GO-SEXY markako zapatila hauek konbinatzea zen, eta horretarako, honako outfit hau osatu nuen, nire estiloan ohikoa dena baino agresiboagoa agian. Izan ere, ikusiko zenutenez, zapatila hauek atentzioa ematen duten horietakoak dira, outfit osoaren protagonismoa euren gain eror dadila eskatzen duten horietakoak. Horregatik, hankak libre uztea erabaki nuen, gehiago ikus zitezen, gainetik kamiseta luze-soineko moduko hau jantziz. Eta, bukatzeko, blazer bat gehitu nuen lookari puntu formalago bat eman nahian, nire estilora gerturatuz. Besterik gabe, eskerrik asko bloga irakurtzen duzutenoi eta muxu potolo bat! 🙂


¡Hola a tod@s! ¿Qué tal? Hoy, como ya os adelanté, os traigo nuevamente un look formado en base a las zapatillas de la tienda de zapatos Oskarbi. Dicho lo cual, esta vez mi reto era crear un outfit para estas llamativas zapatillas de la marca GO-SEXY, y para ello, elegí este look que veis en las fotos, el cual puede decirse que es un poco más agresivo de lo habitual. Y es que, tal y como ya os habréis dado cuenta, este tipo de zapatillas exigen que todo o casi todo el protagonismo recaiga sobre ellas, y eso es exactamente lo que hice. Así pues, decidí dejar las piernas a la vista y ponerme esta camiseta larga-vestido que tanto me gusta, agregando, para terminar, una blazer para dar un toque más formal al look, acercándolo un poquito a mi estilo. Sin más dilación, espero que os guste el post y muchas gracias a todas las personas que lo leéis, ¡un beso enorme! 🙂 

[Read more…]

#LOOK1

Kaixo denoi!! Zer moduz zaudete? Ni ederki! Izan ere, gaurkoan, berri on bat dakarkizuet: hurrengo sei postak ia prest ditut 🙂 Gauza da, duela gutxi Oskarbi zapata dendarentzat argazki batzuk ateratzen egon ginela, eta beraz, hurrengo asteetan, Oskarbiko zapatekin osaturiko look batzuk erakutsiko dizkizuet. Bada, behin hori esanda, lehenengo lookerako zilar koloreko Puma markako zapatila hauek nituen konbinatu beharra. Horretarako, denim estiloko gona beltz eta detaileak zilarrean ageri dituen kamiseta beltz bat aukeratu nituen, gainetik biker bat gehituz. Besterik gabe, espero dut posta asko gustatzea, muxu potolo bat eta… datorren astera arte!


¡Hola a todos! ¿Qué tal? Yo genial, ya que os traigo una buenísima noticia: tengo los siguientes seis posts casi listos 🙂 Sí, habéis oído bien, SEIS. La cosa es que hace poco estuvimos sacando unas cuantas fotos para la tienda de zapatos Oskarbi, por lo que en las siguientes semanas os iré enseñando algunos looks combinados en base a sus zapatos. Dicho lo cual, este primer look de hoy se trataba de combinar unas zapatillas plateadas marca Puma, para las que elegí una falda tipo denim en negro y una camiseta con letras en plateado, además de una biker. Sin más dilación, espero que os guste mucho el post, un beso enorme y… ¡hasta la semana que viene!

asset (3)  [Read more…]

#LONGBOOTS

Kaixo denoi!! Zer moduz? Espero dut aste santuak primeran pasa izana 🙂 Gaurkoan “look birziklatu” deritzen horietako bat dakarkizuet, botak izan ezik gainerako jantzi guztiak aspaldi-aspaldikoak baitira, ohartuko zinetenez. Bada, gogoa nuen horrelako look bat blogera ekartzeko, hain zuzen gogorarazteko, neure buruari barne, moda ez dela zertan kontsumismo izan (nahiz eta guztiok sarritan horretan erori), baizik eta askoz zabalagoa da, askotan ahaztu egiten zaigularik moda daukagunarekin jolastea ere badela. Gainera, azken batean, moda beti bueltatu egiten da, ez dezagun, beraz, beldurrik izan armairuan hautsa hartzen ari den horri aukera berri bat emateko.

Hausnarketa hau egin nahi nuen, izan ere, aurrekoan aldizkari batean (ez dut izenik esango) biziki haserretu ninduen atal batekin topatu bainintzen, non hainbat aktorek jantzi bera egun ezberdinetan errepikatu zutela kritikatzen zen. Lotsagarria iruditu zitzaidan, hainbat arrazoi direla medio: batetik, aktoreak estilistak bailiran epaitzea ez dudalako partekatzen, euren lana beste bat baita, eta bestetik, transmititzen zen mezua guztiz okerra baita, hau da, jantzi bat erosi eta hori behin bakarrik eraman beharra al dute antzezleek? Agian artikulua idatzi zuen pertsonak ez zuen garbigailuen berri, nork daki.

Eta, “txapada” guzti honen ostean, bakarrik esan, gerriari alkandorak lotzea oso ideia ona izan daitekeela look bat normaltasunetik pixka bat atera eta zerbait bereziagoa egiteko, eta asko pozten nauela bota luzeak berriro ere tendentzia izateak, nire ustetan “prenda estrella” diren lez. Besterik gabe, espero dut posta gustuko izatea, muxu potolo bat <3


¡Hola a tod@s! ¿Qué tal? Espero que hayáis pasado unas muy buenas vacaciones de Semana Santa, yo las he disfrutado junto a mi familia 🙂 Hoy os traigo un “look reciclado”, ya que todas las prendas, excepto las botas, son prendas que llevan en mi armario años. Pero bueno, tenía muchas ganas de traeros algo de este tipo, sobretodo para recordaros, y a mí misma también, que la moda no está o no tiene por qué estar ligada al consumismo (aunque todo@s caigamos en él sin darnos cuenta en distintos ámbitos de nuestra vida), sino que va mucho más allá, es decir, la moda también es jugar e improvisar con lo que ya tenemos, no tenemos por qué comprar y comprar para ir “bien vestidos” (lo cual, también he de decir, que es siempre subjetivo). Además, la moda siempre vuelve, así que no tengamos miedo a sacar esas prendas que cogen polvo al fondo del armario e intentemos darles una oportunidad, tal vez nos sorprendan.

La razón por la que quería compartir esta reflexión con vosotr@s es que, hace unos días, me topé con una sección en una revista, cuyo nombre no pienso mencionar, que me irritó bastante. En ésta, se criticaba a actrices que habían repetido ropa o zapatos en diferentes días, como si no hubiera lavadoras, ¿sabéis? Para empezar son actrices, no estilistas, luego no tienen por qué recibir tanta presión por lo que lleven o dejen de llevar, la suya es otra profesión, no lo olvidemos. Y, por otra parte, como ya he dicho, el mensaje que se transmitía era totalmente desacertado, pues lo que se deducía era que si una persona famosa compra una prenda, sólo la puede llevar una vez. ¿Estamos locos?

Para terminar, no sin antes pediros perdón por el sermón, sólo deciros que atar una camisa a la cintura es siempre un acierto si queréis darle un toque más especial a vuestro outfit, y por otro lado, que me alegro un montón de que las botas largas hayan vuelto a ser tendencia, ya que, a mi parecer, siempre serán una “prenda estrella”. Sin más dilación, espero que os guste mucho el post, un beso <3

Processed with VSCO with 4 preset

[Read more…]

PEEP TOES 👠

Kaixo denoi!! Zer moduz? Hilabete dexente igaro dira azkeneko aldiz bloga eguneratu nuenetik, baina egia esan denborarik gabe ibili naiz, baita gogo gabe ere, eta ez zaizkit gaizki eta presaka egindako lanak gustatzen. Dena den, bueltan naiz eta espero dut hemendik aurrera pixkatxo bat gehiago elkar “ikustea”. Gaurkoan, orain arte blogera igo ditudan look guztien artetik nik, pertsonalki, gustukoen dudana dakarkizuet, batez ere zapatengatik. Izan ere, URTEAK naramatzan “peep toes” deritzen zapata batzuen bila, baina ez nuen sekula aurkitzen nire oinentzat aproposik, ezta guztiz erosoak zirela esan nezakeenik ere, gehienak altuegiak suertatzen baitzitzaizkidan. Horregatik, Zaran honako pare hau topatu nuenean izugarri poztu nintzen, asko gustatzen baitzait zeinen erraz amoldatu daitezkeen estilo ezberdinetara. Dena den, post honetarako “txino” estiloko praka beltz, transparentzidun kamixeta (aurtengo tendentzia izan dena) eta biker batekin konbinatzea erabaki nuen, eguneroko look bat izan zedin, aurrerago erakutsiko dizuedalarik gaueko look batetarako nola jantziko nituzkeen nik. Besterik gabe, espero dut posta gustuko izatea eta eskerrik asko bloga irakurtzeagatik 🙂 . Muxu bana <3


¡Hola a tod@s! ¿Qué tal? Han pasado varios meses desde la última vez que actualicé el blog, pero la verdad es que he andado un poco justa de tiempo y, por qué no decirlo, de ganas también. Aun así, ya estoy de vuelta y espero que sea para quedarme, ya que últimamente dispongo de más tiempo libre y me apetece retomar un poco todo esto. Dicho lo cual, en el día de hoy os traigo uno de los looks que, personalmente, más me gusta de entre todos los que he subido hasta ahora al blog, sobretodo por los zapatos. Y es que llevaba AÑOS buscando unos zapatos así, pero me era imposible encontrar unos que se adaptaran a mi pie y a la vez fuesen cómodos, ya que habitualmente suelen ser bastante altos. Por ello, me alegré muchísimo cuando encontré éstos en Zara, me encanta qué tan fácil se amoldan a distintos estilos, son muy versátiles. En esta ocasión, sin embargo, he decidido combinarlos con unos pantalones de estilo “chino” negros, una camiseta con transparencias (siendo ésta tendencia de este año) y una biker, ya que buscaba un look para el día a día. Aun así, más adelante subiré otro post enseñándoos cómo combinaría los zapatos en un look de noche. Sin más dilación, espero que os guste mucho el post y muchas gracias por coger unos minutos de vuestro tiempo para leer el blog 🙂 Un beso <3

Processed with VSCO with a5 preset [Read more…]

HEARTS

Kaixo denoi!! Aspaldiko partez bueltan naiz, inoiz baino gogo gehiagorekin gainera 🙂 . Gaur oso look erromantikoa dakarkizuet, bihotzez betetako mono batez osatua (bai, leporaino kremailera dutenez zeuk bakarrik lotu ezin duzun horietakoa). Horrez gain, mono honekin sporty estiloa baino gehiago estilo jantziagoa eramatea gustatzen zaidanez, takoi batzuk gehitu dizkiot, beherapenetan Pimkie-n erosiak; badakizue, bueno-bonito-barato. Outfit osoa, beraz, monoaren inguruan pentsatua dago, baita koleta ere, izan ere Peter Pan- edo Baby-lepoak dituzten jantziak eramatean, berezitasun hori hauteman ahal izateko ilea jasota eramatea gustatzen zait.  Poltsari dagokionez, Parfois-ekoa da eta ia look guztietan sartzen dut, estilo guztiekin geratzen baita ondo eta gainera alderantzikagarria da (reversible). Besterik gabe, espero dut posta asko gustatzea eta muxu bana!!!

P.D.: ostiral eta larunbat honetan Idiazabalen bigarren eskuko azoka antolatu da eta bertan egongo naiz jada erabiltzen ez dudan arropa saltzen. Dena den, ez soilik arropa, denetik egongo da. Beraz, badakizue, gonbidatuta zaudete! 🙂


¡Hola a tod@s! Ya estoy de vuelta y con más ganas que nunca 🙂 . Hoy os traigo un look muy romántico donde la prenda estrella es un mono lleno de corazones (sí, en efecto, de esos que al tener la cremallera hasta arriba no puedes atártelo sola). Además, junto con el mono, ya que a éste en concreto prefiero agregarle prendas más vestidas que sporties, me he puesto unos tacones que compré en rebajas en la tienda Pimkie; ya sabéis, bueno-bonito-barato. Ya os habréis dado cuenta, por lo tanto, de que todo el outfit se forma alrededor del mono, incluso la coleta, y es que en prendas con cuello tipo Peter Pan o cuello Baby me gusta mucho más llevar el pelo recogido para que se aprecie el detalle, que para algo lo tiene jaja. Respecto al bolso (Parfois), ya me lo habéis visto mucho por el blog porque me gusta mucho y me pega con todos los estilos, además de ser reversible. Sin más dilación, espero que os guste mucho el post. ¡Un beso!

P.D.: este viernes y sábado se celebra en Idiazabal una feria de segunda mano en la que voy a tomar parte vendiendo algunas ropillas que ya no me pongo. Aun así, la feria no solo constará de ropa, habrá de todo y para todos los gustos. ¡Animaos!

bai14 [Read more…]

INTO THE WOODS

Kaixo denoi!! Zer moduz joan zaizue udara? niri primeran, blogerako astirik (ez eta gogorik) ere ez dut izan! Askotan nork bere buruari denbora tartetxo bat eskaintzea ez da batere gaizki etortzen, ez duzue uste? Baina beno, harira bueltatuz, gaurkoan dakarkizuedan looka oso sinplea izan arren,  90 hamarkadaren “remember” baten antzera azken bi urteotan asko ikusi ahal izan dugun jantzi protagonista batez osatua dator: petoa. Ez nuen honelako look bat blogera ekartzeko aukera galdu nahi izan ere zer jantzi erabaki ezinean aurkitzen naizen egunetan asko jotzen baitut petora, estilo askotara amoldatzen delako agian, edota erosoa delako, zergatik ez. Horrez gain, argazkietan ikusiko duzuen bezala, uda bukaerari begi-keinu bat egiteko asmotan helatuzko estanpatudun kamixeta bat gehitu dut, eta bukatzeko Victoria zapatila txuriak, jada hemendik sarritan ikusi dituzuenak. Besterik gabe, espero dut asko gustatzea eta muxu bana 🙂 Ez ahaztu READ MORE sakatzeaz gehiago ikusteko!


¡Hola a todos! ¿Qué tal os ha ido el verano? yo me lo he pasado genial, tanto que ni he tenido tiempo (ni ganas, para qué engañaros) de actualizar el blog, y es que a veces viene bien dedicarle algo de tiempo a uno mism@, ¿no creéis?. Pero bueno, al lío, el look que os traigo hoy aunque os parezca algo simple cuenta con una prenda protagonista que en los dos últimos años, al puro estilo “remember” de los años 90, hemos podido ver mucho por la calle. No quería dejar pasar la oportunidad de traer un look así al blog ya que yo misma los días en los que no sé qué ponerme suelo tender a usar este tipo de prendas, tal vez porque se acopla fácilmente a muchos estilos diferentes, o incluso por su comodidad. Aparte de eso, he querido añadir al look una camiseta de estampado de helados para hacer un guiño a este verano que ya se acaba y que despido con ganas de más. Para acabar, mis inseparables zapatillas Victoria, las cuales ya me habéis visto mucho por aquí. Sin más dilación, espero que os guste el post, un beso enorme 🙂 No olvidéis darle a READ MORE para ver más.

BAI2 [Read more…]